Izen-emate epea irailaren 8tik 21era izango da
Prest dago jada urritik abendura bitarteko Donostiako Emakumeen Etxeko ikastaroen programa, bost proposamenekin; horietako hiru berriak dira. Etxeak, gainera, ikasturte osoan iraungo duten hamaika tailer ere aurkeztu ditu. Bi jarduera motetan izena emateko epea irailaren 8tik 21era izango da.
Informazio gehiago
Programazio osoa eta parte hartzeko baldintzak orri honen amaieran dagoen dokumentuan kontsulta daitezke. PDFan aurkituko dituzu, halaber, Emakumeen Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuak eta bertan egiten diren elkarguneak.
Parte hartu eta informazio osoa kontsultatu; ateak zabalik dituzu!








