Rafa Villarren aurkezpena Baskoniako jokalari berri gisa

0

Rafa Villar Baskoniako jokalari berri bezala aurkeztua izan da astelehen honetan Baskonia Alaves Store-n.

Jokalari kataluniar gaztea bertaratutako komunikabide eta abonatuen aurrean azaldu da, urdin-gorri gisa dituen lehen iritziak partekatzeko.

Felix Fernandez kirol zuzendariak bere hitzaldian nabarmendu duenez, “Progresio handiko jokalari bat fitxatu dugu, gaztea, etorkizun handikoa, formazioko jokalari bat, non iaz Lleidan bere rola ez zen oharkabean pasa“. Gainera, azpimarratu du Villar “defentsa handia eta joko zuzendaritzan hazteko gaitasuna duen jokalaria” dela.

Bestalde, Rafa Villar ilusioz gainezka agertu da: “Oso pozik nago hemen, Gasteizen, Baskonian jokatzeagatik. Ilusio handia dut etapa berri honi aurre egiteko, eta oso pozik nago hainbeste historia duen klub honetako kide izateagatik. Irrikaz nago zaleen aurrean Buesa Arenan jokatzeko”.

Joko-antolatzaile kataluniarrak jokalari gisa izan duen hazkunde-prozesua errepasatu du: “Prozesu bat da, bakoitzak bere denbora du. Pixkanaka lanean joan behar duzu, egunetik egunera hobea izan eta noraino irits zaitezkeen ikusi”.

Bere lehen egunak Gasteizen nola bizitzen ari den ere aipatu du: “Egia esan, besoak zabalik hartu naute, etxean bezala sentitzen naiz eta oso pozik nago. Ez gaude denok, baina talde eta aldagela handi bat osatzen ari gara, eta hori ere garrantzitsua da. Paolorekin, eroso sentitzen naiz ezartzen ari den joko mailarekin, eta bere filosofia berriaren parte izateagatik”.

Kantxan eman dezakeenaren inguruan, Villarrek argi hitz egin du: “Abiapuntua entrenatzaileak eskatzen duena egitea da, dena lehen unetik ematea, taldea haztea eta zu jokalari gisa aldi berean haztea”.

Ekitaldia Baskoniaren kamisetarekin batera egiten den ohiko argazkiaren amaitu da. Villarrek eramango duen 4 zenbakia erakutsi du lehen aldiz Baskonia Alaves Store-ra bertaratu diren abonatuekin partekatu duen une batean.