Nafarroan egiten ari dira egun hauetan Espainiako Superkonputazio Sarearen (RES) Erabiltzaileen Urteko Jardunaldiaren 19. saioa, JURES 2025. Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako NASERTIC enpresa publikoak Sare honetan parte hartzen du Urederra Klusterraren bidez, eta edizio honetako anfitrioia da. Baluarte-Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriumean (Iruña) bildu dira arlo horretako 150 espezialista eta RESen erabiltzaile baino gehiago.








