- Jonathan Lethem, Samanta Schweblin, Christina Rosenvinge, Peter Kuper, Nacho Vigalondo, Ray Loriga, Virginia Feito, Kirmen Uribe, Paula Ortiz, Antonio Castelo eta Juan Soto Ivars dira karteleko protagonistetako batzuk. King Kongekin batera, hogeita hamar idazle, zinemagile, umorista eta ikus-artista ezagunek hartu dute parte bertan.
- 2025 programaren berritasunen artean, gazteei zuzendutako proposamen gehiago, adin guztietarako tailerrak eta edizioaren ohiko egoitzekin bat egiten duten gune berriak daude.
- Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko XVI. Jaialdiak urriaren 9tik 20ra egingo du programazioa Bilbon
JA! Jaialdiaren hamaseigarren edizioa New Yorki eskainita dago, 2025ean hiriari lotutako hainbat urteurren ospatu baitziren. Horien artean, umorearekin duen loturagatik bereziki garrantzitsuak diren bi mugarri nabarmentzen dira: «Saturday Night Live» ren 50 urteak eta «The New Yorker» -en mendeurrena. Jaialdiak omenaldia egin nahi die New Yorkeko (eta mundu osoko) kulturaren bi ikur horiei eta horien DNA osatzen duen hiriari.
Aurtengo edizioak New York izango du ardatz, leku fisiko gisa ez ezik, egoera mental gisa ere ulertuta: literaturak, zinemak, komikiak eta bestelako kultur adierazpenek moldatutako paisaia emozionala, ‘New York State of Mind’ deitu geniezaiokeen irudimen unibertsala eta umorea – zentzu guztietan – sortu dituena.
Aurkezpenean parte hartu dute Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak; Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak; Amaia Domingo, Bilboko Udaleko Kultura Programazioko zuzendariordeak; Koldo Bilbao, BBK Aretoko Kultura arduradunak; eta Carolina Ontivero JA! jaialdiko zuzendariak.
*prentsa oharra, osorik, deskargak atalean