Nafarroak bat egin du irailaren 26tik urriaren 5era eginen diren Ondarearen Europako Jardunaldiekin

0

Aurten ere, Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, bat egin du Europako Kontseiluak Ondarearen Europako Jardunaldiak egiteko sustatutako ekimenarekin, irailaren 26tik urriaren 5era. Jardunaldi horien helburua da Europako ondare komunaz eta ondare hori babesteko beharraz sentsibilizatzea, bai eta inklusioa, elkartasuna eta horren inguruan partekatutako esperientziak sortzea sustatzea ere.