Nafarroako Gobernuak Gloria Arancón Largo (Soria, 1969) izendatu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusi. Arancón Zaragozako Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da, eta orain arte Zuzendaritza Nagusiko Arau Garapen eta Lan Harremanen arloko buru izan da. Arancónen izendapenak beste bultzada bat eman nahi die legegintzaldiaren bigarren zati honetan Departamentuarentzat estrategikoak diren arau-proiektuei, hala nola Langileen Estatutu berria idazteari. Horretarako, Funtzio Publikoaren arloko araudia prestatzean duten profil juridikoa eta ezagutzen eta jardunaren sakontasuna nabarmentzen dira. Aranconek Rashid Mohamed Vázquez ordezkatuko du karguan.








