Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak, Nafarroako Trafiko Zerbitzuaren bidez, ‘Car Crash Show’ jarduera antolatu du Mapfre Fundazioarekin, APTBrekin eta Nafarroako Suhiltzaileak erakundearekin batera, eta igande honetan izango da Iruñeko Antoniutti Parkean. Modu horretan, trafiko-istripua eta ondorengo jarduera simulatuko dituzte esku hartzen duten agenteek. Jarduera honen helburua da era honetako gertakarien erantzukizunak eta irismena agerian uztea, parte hartzen duten pertsonak BOL Jokabidean (Babestu, Ohartarazi, Lagundu) hezteko; hots, bizitzak salbatzen lagun dezakeen jarduteko modu bat.








