BOSek eta Koral Elkarteak kontzertu berezi bat egingo dute Foru Jauregiaren inguruetan, eraikinaren 125. urteurrena ospatzeko

0

Mikel Fernández zuzendari dela, ikusleek Bizkaiko bi erakunde kultural historikoen eta Lorea López sopranoaren eta Aitor Garitano tenorraren jardunaz gozatu ahal izango dute. Programak ordubete inguru iraungo du eta euskal konpositoreak izango ditu ardatz; klasiko ospetsuak entzun ahal izango dira, besteak beste Jesus Guridiren El Caserío edo Meiga, Charles Colinen Maitena edo José María Usandizaga Mendi-Mendiyan.

Musika-maila handiko proposamen honekin, Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Jauregiaren 125. urteurrena Bizkaiko herritarrekin batera ospatzeko jardueren egutegia betetzen jarraitzen du. Eraikinaren aurrean, Kale Nagusian bertan egingo den doako kontzertu honetarako 500 eserleku jarriko dira kontzertua ikusi nahi dutenentzat; 19:30etik aurrera esleituko dira, aulki guztiak bete arte. Kontzertua datorren larunbatean izango da, urriak 4, arratsaldeko 8:00etatik aurrera.

125. urteurrena ospatzeko kanpaina

Jauregiaren inaugurazioaren 125. urteurrena ospatzeko kanpaina urte honen erdialdetik dago martxan, eta hainbat jarduera egin dira: Bizkaiko gizarteko hainbat arlotako pertsona ospetsuak agertzen diren bideo hunkigarri bat zabaldu da; Moyuako metroko geralekua apaindu da, jauregia bera birsortuta, edo dibulgazio-podcastak egin dira, zeinetan eraikinaren historian, haren balio arkitektonikoan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko bizitza instituzionalean bete duen zereginean sakontzen baita.

Aurreko guztiari gehitu behar zaio Foru Jauregia 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldien programazioan sartuko dela. Jardunaldion 25. urteurrena da, eta datorren hilean gauzatuko da programazioa, ondare arkitektonikoa ardatz hartuta. Zalantzarik gabe, beste aukera bat da eraikin honen xehetasunak eta historia ezagutzeko. Luis Aladrén Mendivil arkitekto aragoiarrak diseinatu zuen estilo eklektikoko eraikin hau, eta 1900eko uztailaren 21ean inauguratu zen.

Programa

Mikel Fernández, zuzendaria / director

Lorea López, sopranoa / soprano

Aitor Garitano, tenorra / tenor

Bilboko Koral Elkartea / Sociedad Coral de Bilbao (Enrique Azurza, zuzendaria / director)

JESÚS GURIDI          

El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / Preludio del Acto II

El Caserío, Buenos días [Duo, I. ekitaldia, V. agerraldia / Dúo, Acto I Escena V]

CHARLES COLIN

Maitena, Segalarien korua [II. ekitaldia, 15. zkb.] / Coro de segadores [Acto II, nº 15]

JESÚS GURIDI

La Meiga, II. ekitaldiaren bitartekoa / Intermedio del Acto II

La meiga, Yo te vi pasar [Tenor erromantza I. ekitaldia 4. zk. / Romanza de Tenor, Acto I nº 4]

Mirentxu, Goizeko eguzki argiak

[Soprano erromantza, II. Ekitaldia 15. zk. / Romanza de soprano, Acto II nº 15]

JOSÉ MARÍA USANDIZAGA / Ángel Briz    

Mendi-Mendiyan, Suite