Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon

0
  • Ixone Soroak parte hartu du, eta arrantzari aplikatutako teknologiak eta adimen artifiziala jorratu dituzte
  • Arrantza eta akuikulturarako laguntza-programa eta Ekonomia Urdinaren estrategia, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak azalduta

Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak jorratu ditu gaur goizean Bermeon Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak bertan parte hartu du; teknologiak eta arrantzari aplikatutako adimen artifizial berria aztertu dituzte.

Bermeoko Arrantza Museoan egin da bilera, eta han izan dira ere Anertz Muniategi ANABAC-Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkarteko zuzendari gerentea, Emeterio Urresti GARELAko (Gipuzkoako Baxurako Armadoreen Elkartea) presidentea eta Mikel Ortiz OPPAOko (Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkartea) zuzendari gerentea.

Euskal teknologia berriak eta arrantzari aplikatutako Adimen Artifiziala azaldu dituzte Carmelo Zabala Nauticaleko zuzendari nagusiak eta Ángel Martínez Zunibalekoak. Arrantza-industriarako “propultsio” alternatiboak aztertu ditu Jesús M. Puelles Wartsilako Iberica & Africa Marine Saleseko general managerrak, Diego Caride Business Development Director, Ingeteameko Marineak eta Gertu Bidegain Marineko zuzendari eta Guascor Energyko zuzendariak.

Arrantza- eta akuikultura-sektorearen Trantsizio Energetikorako Lankidetzari buruzko Europako albisteen berri ere eman digu Gorka Gabiña AZTIko Arrantza Teknologia Jasangarrien koordinatzaileak, eta euskal flotaren azterketa zehatza eta FMVk eta AZTIk egingo duten azterketaren oinarria ezagutu dugu FMVko I+G+b eta Jasangarritasun saileko Mar Sánchezen eskutik. Nik euskal arrantzaren kudeaketako berritasunak nabarmendu ditut, hala nola arrantzarako eta akuikulturarako laguntza-programak eta Ekonomia Urdinaren Estrategia”, adierazi du Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak.