Zabalik da Hondarribiko Udal Euskaltegian izena emateko epea

0

Hondarribiko Udal Euskaltegiak ireki du 2025-2026 ikasturterako izen-emate epea. Irailaren 18ra arte eman daiteke izena. Ikasturtea 2025eko urriaren 2an hasiko da eta 2026ko ekainaren 7an amaituko da.

Maila guztietarako ikastaroak eskainiko dira –A1etik C2.2ra bitartean–, bai aurrez aurre (goizez zein arratsaldez) bai online taldeetan. Era berean, HABE, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta administrazio publikoetako titulazio ofizialak eta hizkuntza-eskakizun guztiak (HE1-HE4) prestatzeko aukera eskaintzen du Euskaltegiak.

Xehetasun eta informazio gehiago