«Udal Antzerki gaztea» tailerrak Hondarribian

0

PRUEBA

Bueltan dira udal antzerki gaztea tailerrak:

  • 11-17 urte bitarteko nerabeentzat –  asteazkenak – 17:30 – 19:30 – Talaia Biterin
  • 18-29 urte bitarteko gazteentzat – astearteak – 18:00 – 20:00 – Talaia Biterin

Tailerren xehetasunak:

  • Gehienezko lekuak: 12 bakoitzean (gutxieneko, 5)
  • Egutegia: urritik, ekainaren erdira arte
    • 11 – 17 urteko taldearen lehen eguna: urriaren 1a
    • 18 – 29 urteko taldearen lehen eguna: urriaren 7a
  • Hizkuntza: euskaraz
  • Lekuak bete arte (lehentasuna izango dute herrian erroldatuak dauden pertsonek).
  • Urteko kostua: 175€ – Ogasunetik bidaliko da ordaintzeko gutuna.

Nerabe taldeak 7. edizioa izango du, eta gazteenak 2.a. Mikel Sarriegi aktore eta Astrolabium konpainiako zuzendaria izango da gidaria.

Taldeek gorputz-adierazpena, emozioen kudeaketa, interpretazioa, jendaurrean komunikatzeko trebezia, ahotsa proiektatzea eta kokatzea, presentzia eszenikoa eta talde-lana landuko dituzte. Dena, euskaraz.

Ekainean egingo da ikasturtean zehar landutako antzerki obra edo pasartea.