Athletic, geldiezin Youth Leaguean

0

Zuri-gorrien gol-festa Dortmunden Manex Lozano, Selton, Oyharçabal eta Imgaren golei esker Borussia mendean hartu ondoren. Bittor Llopisen mutilek talentu handia erakutsi zuten berriz ere eta Borussia Dortmund mendean hartu zuten euren zelaian. Bilbotarrak hazten joan ziren erabat nagusi izan arte. Garaipen ukaezina.

Su-proba bat zen, Arsenal FC gainditu ondoren, eta Bittor Llopisenek bikain gainditu zuten erronka. Etxekoek joko ona erakutsi ondoren, Athletic aurretik jarri ahal izan zen Quinteroren aukera bikain batean.

Norgehiagoka hain itxia zenez, bigarren zatira arte itxaron behar izan zen aukerak ikusteko. Eta lehenengoan, Athleticek asmatu egin zuen. Selton izan zen zelai erdian baloi bat berreskuratu zuena Manex Lozano abiaduran jaurtitzeko. Nafarrak ez zuen barkatu ezkerkada lehor batekin.

Zailena, markagailua irekitzea, egina zen. Lana bukatzea falta zen. Epaia Oyonoren burukada batean iristetik gertu egon zen, Ylias El Arbaoui dinamikoak egindako erdiraketaren ostean. Froesek ondo gelditu zuen, Königi 35 minutu aurretik bigarren txartel horia ikusi eta gero.

Lozanok 0-2koa izan zuen eta Yliasek berdinketa saihestu eta segundo batzuetara, Seltonek Oyharçabalen pasea sare barrura bidali zuen. Gol-festa Oyharçabalek berak eta Imgak borobildu zuten, biak auliktik sartutako jokalariak. Athleticek, horrela, jokatu dituen bi partidetan garaipena erdietsi du. Sekulako lana.