Nafarroako Gobernuak arreta irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustua egin du desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko

0

PRUEBA

Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean arreta irisgarri eta inklusiboaren aldeko apustua egiten du, indarkeria kasu horiek detektatu, prebenitu eta borrokatzea ahalbidetuko duten tresna berriak prestatuz. Fenomeno hori “oso ikusezina” da, eta biktimentzat “diskriminazio hirukoitza” da. 150 profesional eta elkarte zein partikular inguru bildu dira asteazken honetan Berdintasunerako Institutuak (NABI) sustatutako jardunaldi batean, desgaitasuna duten emakumeei arreta integrala eta egokitua emateko beharrak, erronkak eta hobekuntzak aztertzeko.