Bostehun pazientek brakiterapia bidezko minbiziaren aurkako tratamendua jaso zuten 2024an Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

0
PremioBrachyAcademy_Equipo Radioterapia HUN

PRUEBA

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Erradioterapiako Unitate Funtzional Integratuak (UFI) 480 pazienteren prozesu onkologikoa tratatzeko 646 brakiterapia prozedura egin zituen 2024an. Zifra horiek erakusten dute tumorearekin kontaktuan jarritako inplante erradioaktiboen bidez minbizia tratatzeko teknika horrek aurreko urtearekin alderatuta izan duen hazkundea, 2023an 545 prozedura egin baitzitzaizkien NOUn 394 pazienteri.