PRUEBA
Mugak ezartzea funtsezko trebetasuna da harreman osasuntsuak eta onak eraikitzeko, erronka horretan laguntzeko estrategiak eskainiko dizkigu Nerea Mendizabalek hiru saiotan.
Saioak urriaren 15, 22 eta 29an izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Saio hauetan izena emateko azken eguna urriaren 10a izango da. Ikastaroa euskaraz eskainiko da.
Izen-ematea esteka honen bitartez egin beharko da: https://forms.office.com/e/mfLp7HVndW.
Ikastaroaren plazak mugatuak dira. Taldeetan gutxieneko pertsona kopuru bat egon beharko da izena emanda, eta hala ez bada, ikastaroa bertan behera geratu daiteke. Aldiz, taldea handiegia bada, zozketa egingo da izena emandako pertsonen artean eta Zarautzen bizi direnak lehentasuna izango du.
Taldeak osatu direla eta onartua zaudela jakinarazten zaizuenean ordaindu beharko da 10, 40 euroko matrikula.
Informazio gehiago: prebentzioa@zarautz.eus.