PRUEBA
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilari Amparo Lópezek mahai-inguru batean parte hartu du, beste autonomia-erkidego batzuetako ordezkariekin batera, Espainiako Justizia sektorearen urteko foroan, DATAforumean, zeina urriaren 1etik 3ra egiten ari baita, Leonen. Bertan, nabarmendu du Nafarroak konpromisoa duela herritarrak Justizia zerbitzuen erdigunean jartzeko, eskuragarriagoak egiteko eta tramiteak berme juridiko osoekin arintzeko.