Rio de Janeiroko alkate Eduardo Paes-i harrera Donostian

0

PRUEBA

Eneko Goiak SS Gastronomika kongresua dela eta Donostiara etorri den hiri brasildarraren alkatea hartu du Udaletxean.

Donostiako alkate Eneko Goiak Rio de Janeiroko alkate Eduardo Paes-i harrera egin dio gaur goizean Donostiako Udaletxean. Bi hiriek, besteak beste, izena dute komunean, izan ere, hiri brasildarraren izena Sao Sebastia do Rio de Janeiro da, eta aprobetxatu dute aurtengo SS Gastronomika kongresguaren herri gonbidatua Brasil dela elkarren arteko hitzordua antolatzeko.

Harrerak ordubeteko iraupena izan du, eta bertan, bi alkateek eta euren lan-taldeek hiriek komunean dituzten hainbat gairi buruz hitz egin dute eta aukera zabaldu dute hirien arteko harremana sendotzeko elkarlanean aritzeko.