Baskoniak Euroligako erronka berri bati egingo dio aurre Buesa Arenan, Ergin Atamanen gizonen bisita jasoz ostegun honetan, urriak 9, 20:30etatik aurrera. Paolo Galbiatiren gizonek Europako lehen garaipena lortzeko aukera berri bat.
Buesak, kontinenteko saskibaloi onenaren hitzordu handi bati irekiko dizkio ateak berriro, Panathinaikosen bisita jasoz. Urdin-gorriek zaleen babesa izango dute gau berri batean eta bertaratzen direnek 18:30etatik aurrera atarikoaz gozatzeko aukera izango dute.
MINUTUZ MINUTU
- 18.30: Atarikoa Bakh-n
- 19:30: Ateen irekiera
- 20:10: Denak eserlekuetan taldeen aurkezpenetarako
- 20:30: Lehiaren hasiera
Neurketa handi bat Buesa Arenara iristear da eta ez duzu galdu nahiko.