Chivite Lehendakariak Nafarroako enpleguaren zifra historikoak eta NUPeko tituludun berrien enplegagarritasuna aldarrikatu ditu

0
A* Jesús Garzaron/Gobierno de Navarra
F* 2025_10_08
T* La Presidenta Chivite interviene en la apertura del Encuentro de Empleo y Emprendimiento organizado por la UPNA
L* Navarra Arena, Pamplona

PRUEBA

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Komunitateak enpleguan egun dituen zifrak aldarrikatu ditu “errekor historiko” gisa, batez beste 315.000 pertsona inguru lanean ari baitira, eta, beraz, “herrialdeko langabezia-tasa txikienetakoa” da. Horrela berretsi du NUPek Enpleguaren eta Ekintzailetzaren arloan antolatutako Topaketaren hemezortzigarren edizioaren irekieran. Halaber, positiboki baloratu du erakundeko ikasle tituludun berrien enplegagarritasuna, eta “Espainia osoan gizarteratze handiena duen unibertsitatea” dela adierazi du, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren datuen arabera.