PRUEBA
Iraila hilabete beroa eta batez ere lehorra izan da, eta prezipitazioak batez besteko balioen azpitik egon dira Foru Komunitate osoan. Urtegietan biltegiratutako ura abuztuan erregistratutako %46tik %35era jaitsi da.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero argitaratzen duen iruzkin meteorologikoak jasotzen duen bezala, prezipitazio handieneko eguna irailaren 20a izan zen, 10 minutuan 10 mmm-tik gorako prezipitazioak utzi baitzituzten Arangoiti, Esa, Hiriberri, Uxue, Abodi-Pikatua, Aguilar Kodes eta Iruña bezalako estazioetan. Egun horretan bertan, Altsasu, Irurita, Lerga eta Olaguen txingorra bota zuen.
Tenperaturei dagokienez, batez besteko balioen gainetik kokatu dira Nafarroako zati handienean, 0,5 eta 1ºC arteko aldeekin estazio gehienetan. Batez bestekoaren azpitik erregistratu direnak Larraona, Fitero, Erriberri, Galbarra eta Leitza izan dira. Aldiz, batez besteko balioetatik gehien urrundu direnak honako hauek izan dira: Erro +1,8ºC-rekin, Sesma eta Azanza +1,3ºC-rekin eta Faltzes eta Aribe +1,1ºC-rekin. Hileko egunik beroena irailaren 19a izan zen, 30ºC-tik gorako tenperaturekin.