PRUEBA
Mikel Irujo Amezaga Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak eta Garbiñe Basterra Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak Nafarroa aurkeztu dute biologia sintetikorako sarrera gisa, egunotan Bartzelonan egiten ari diren BioSpain 2025 nazioarteko azokan. Nafarroaren ordezkari gisa, hamarna enpresa eta startup bildu dira, eta baita CEIN, Sodena, Nafarroako Berrikuntza Polo Iris eta Nafarroa Health Cluster entitate publikoetako ordezkariak ere.