2025eko DNAk Nafarroan duen presentzia indartu eta bere eragin artistikoa handitu du

0

Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidearen 2025 Programak itxiera jardunaldi batekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, 2025eko urriaren 13an, Burlatako Kultur Etxean. Topaketak konpainiak, kultur kudeatzaileak eta erakundeetako ordezkariak bildu ditu, eta maiatza eta iraila bitartean garatutako egoitza artistikoen balantzea egiteko balio izan du.