Ander Caballero Julie Bynens Flandriako Atzerri Ministerioko idazkari nagusiarekin bildu da Bruselan

0

Ander Caballero Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia Julie Bynens Flandriako Atzerri Ministerioko idazkari nagusiarekin bildu da gaur arratsaldean Bruselan.

Bileran modu nabarmenean aztertu da «Fit for the Future» Leaders Meeting-aren bigarren edizioaren antolaketa. Bilbon egingo da, 2025eko otsailaren 9an eta 10ean. Lehendakariak eta Flandriako ministro-presidenteak gidatutako topaketak Europako industria-eskualde nagusiak bilduko ditu, Europaren etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzeko. Lehen edizioa Anberesen egin zen 2023an, Europar Batasuneko Kontseiluaren flandestar presidentetzaren esparruan.

Bi aldeak bat etorri dira Euskadi-Flandes Elkar Ulertzeko Memorandumari bultzada berri bat emateko borondatean, arreta berezia jarriz industriaren eta hornidura-kateen berrkonfigurazioaren eremuetan, bi eskualdeen lehiakortasunerako eta erresilientzia ekonomikorako estrategikotzat jotzen baitira. Era berean, Europako testuinguruan lankidetza-aukera berriak aztertzeko balio izan du topaketak, bereziki kohesio-politika berriari eta Europan eskualde-lidergoa sustatzen duten ekimenei dagokienez.