Donostiak bi radar-kabina berri izango ditu bide-segurtasuna hobetzeko

0
Diseño sin título – 1

Onkologikoko kabina aldatu eta beste bi jarriko dira: bata Jesuitak ikastetxearen parean eta bestea Mirakruz gainan

Donostiako hainbat puntutan radar-kabinak berrituko dira, hiri-sareko bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin, batez ere ingurune zaurgarrienetan.

Honako jarduera hauek egingo dira:

  • Begiristain doktorearen pasealekuko kabina aldatzea (Onkologikoa)
  • Jose Elosegui Alkatearen hiribidean kabina bat jartzea (Mirakruz gaina)
  • Nafarroa hiribidean kabina bat jartzea (Jesuitak Ikastetxea)

Aldaketa horiekin, Donostiak abiadura kontrolatzeko bi puntu berri izango ditu, eta sarea 12 radar-kokapen izango ditu, hiri osoan jarduten duen radar mugikor batez gain.

Egungo kabina finkoak honako puntu hauetan daude:

    • 1- Federico García Lorca pasealekua
    • 2- Loiolako Erriberak pasealekua
    • 3- Otxoki pasealekua
    • 4- Sibilia kalea
    • 5- Fernando Sasiain kalea
    • 6- Tolosa hiribidea
    • 7- Jose Elosegui Alkatearen hiribidea (Ulia pasealekua)
    • 8- Bizkaia pasealekua
    • 9- Zorroaga pasealekua
    • 10- Nafarroa hiribidea
    • 11- Begiristain Doktorearen pasealekua
    12- Jose Elosegi alkatearen hiribidea (Mirakruz gaina)

Radar mugikorraren kokapena egunero kontsultatu daiteke udalaren web orrian.

Bide-segurtasuna

Gailu horien eginkizun nagusia hiriko bide-segurtasuna bermatzea da, gidariei baimendutakoa baino abiadura handiagoan zirkulatzeko asmoa kenduz eta ezbehar-tasa murriztuz, herritar guztien onerako.

Kontrolguneak kalteberenak direla hautemandako eremuetan daude, hala nola, eskola- eta ospitale-inguruneetan edo bidearen baldintzengatik, trazaduragatik edo kokapenagatik ez-betetze maila handiak izan ohi dituzten guneetan. Radar horiei esker, gainera, zirkulazioaren bi noranzkoak kontrola daitezke, hainbat erreitan.

Hirian beste batzuetan ezarri diren radar pedagogikoei dagokienez (Mirakruz gaina eta Jesuitak), ez-betetze maila handiak antzeman dira, eta, horren ondorioz, beste zigortzaileak diren beste batzuekin ordezkatu dira, ingurune horiek babesteko helburuarekin. Gainera, Udala etengabe ari da hiri barruko bideak aztertzen, horrelako disuasio-neurriak behar dituzten beste kokapen batzuk antzemateko.

2021az geroztik, eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT delakoa) ezarritako arau-aldaketaren ondoren, Donostia «30 Hiria» da, eta horrek esan nahi du hiri barruko bideen % 90 inguruk 30 km/h-ko muga duela. Abiadura handiena baimenduta dutenak (40 km/h – 50 km/h) hirira sartzeko bideak edo garraio publikorako lehentasunezko ardatza osatzen dutenak dira. Muga horiek udalaren webgunean kontsultatu daitezke.

Isunak

Urteko lehen seihilekoan (urtarrila eta ekaina bitartean), Donostian, radarrek 1.994 arau-hauste jaso zituzten modalitate desberdinen bidez (1.751 radar finkoarekin eta 243 radar mugikorrarekin), Horrek esan nahi du egunean 11 isun jartzen direla batez bezte, eta egunean zehar 320.500 ibilgailu inguru mugitzen dira hiritik.

DGT-k ezartzen duen bezala, mota horretako arau-hausteengatiko zehapenak 100 € eta 600 € artekoak dira, eta puntuak kentzea ere gertatu daiteke. Kasu larrienetan (hiri-bidean ezarritako muga 60 km/h-tan gainditzea) ondorio penalak ere izan ditzake.