Amara Berrik Bertakoentzako 144 plaza berri izango ditu datozen egunetan

0

Jarduera hori Errondo pasealekuaren berrantolaketari lotuta dago

Donostiako Udalak aste honetan hasi du 5-1 (Amara Berri) Sektoreko Bertakoen aparkaleku esklusiborako 144 plaza margotzen;

  • Olaeta kalean (77 plaza)
  • eta Karlos I.aren taulapean (67 plaza).

Ingurua Bertakoentzako aparkaleku esklusibo gisa seinaleztatzeaz gain, motorrentzako erreserba berriak ere sortuko dira, eta kale horietako mugikortasun urriko pertsonentzako plaza publikoak berrantolatuko dira.

Margoketa lanak atzo, urriaren 20an, hasi ziren, Karlos I.ko taulen azpiko aparkalekuan, eta datozen asteetan amaituko dira (baldintza meteorologikoen arabera), faseka egingo baitira, kalteak minimizatzeko.

Errondo pasealekuaren berrantolaketa

Jarduera hau Errondo pasealekuaren inguruko lur gaineko aparkalekuaren berrantolaketaren barruan kokatzen da. Bertan, TAO 45 aparkaleku-plaza berri sortzen ari dira linean, pasealekuaren erdibitzailearen ondoan (Aita Donostia eta Karlos I artean). Anoetako estadioan ekitaldiak dauden egunetan, plaza horiek motoentzako parking gisa egokituko dira (220 plaza).

Horretarako, zirkulazio-erreietako bat kenduko da, eta esku-hartze bat egingo da espaloi txiki bat sortzeko erdibitzailearen ondoan, leku horretan aparkatzen dutenek eremu horretatik segurtasunez atera egin ahal izan dezaten. Gainera, oinezkoentzako hainbat pasabide jartzen ari dira, trafikoa lasaitzeko helburuarekin.

Berrantolaketa horretarako lanen plangintzaren barruan, lehentasuna eman zaio plaza horiek Bertakoentzako baimena duten ibilgailuetarako margotzeari, obrek inguruko bizilagunentzako aparkaleku eskaintzan izango duten eragina murrizteko.