Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 1.066.424,97 euroko kontratu bat egiteko baimena eman du, Mutiloako industrialdearen eta Iruñeko ingurabidearen arteko lotura hobetzeko Lurralde Kohesiorako Departamentuak sustatutako biribilgune berria eraikitzeko. Jarduketa horri esker, trafikoaren segurtasuna eta arintasuna hobetuko dira Iruñerriko errepide giltzarrietako batean, non 55.000 ibilgailu baino gehiago baitabiltza egunero.