Foru Komunitateko udalerrien %82 konprometituta dago, era batera edo bestera, klima aldaketaren aurkako tokiko ekintzekin. Gaur, asteazkena, Zizur Nagusian egin den Klimaren eta Energiaren aldeko Alkatetzen Itunaren III. Jardunaldiaren ondorio nagusia da. Bertan, Nafarroako geografia osoko 226 herrietako ordezkariak izan dira, eta borondatez bat egin dute mundu mailako ekimen horrekin, tokiko eremutik klima aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko planekin jarduteko; iaz Tafallan egin zen edizioan kontatzen zirenak baino 16 udal gehiago dira, eta duela sei urte bide hori hasi zuten 18 herriak baino hamabi aldiz gehiago.