Gaur goizean adinekoen eta gazteen arteko topaketa bat egin da Deustuko Ikastolan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko sailak bultzatutako Agenda Nagusia ekimenaren barruan. Metodologia parte-hartzaile eta dinamiko baten bidez, adineko pertsonek azaldu dute nola hartzen ziren antzina erabakiak familia-eremuan. Era berean, nerabeek azaldu dute nola hartzen diren erabaki horiek gaur egun. Horren ostean, adinekoek eta gazteek erabaki horiek etorkizunean hartzeko modua adostu dute.
«Hori guztia belaunaldien arteko elkartasunaren barruan. Belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko parte-hartzea ezinbestekoa da komunitatea indartzeko eta gizarte hobea egiteko» azaldu dute Itziar de La Peña Eusko Jaurlaritzako Ekintza Komunitarioa sustatzeko zuzendariak eta Txema Ezkerra Eusko Jaurlaritzako Belaunaldien arteko Elkartasuneko zuzendariak. Agenda Nagusia aukera bat da Euskadin zahartzen diren pertsonak parte hartzeko eta eragiten dieten arazoen definizioa partekatzeko, eta Eusko Jaurlaritzarekin erabakirik oneka lankidetzan hartzeko. Ezagutza kolektiboa sortzeko eredua eta espazioa da.