María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, Máximo Casadoren omenezko plaka desestalketan parte hartu du

0

Ekitaldia Gasteizko Udalak antolatu du, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko ordezkariak bertan zirela, eta omenaldia egiten dio espetxeetako funtzionarioari, haren hilketaren XXV. Urteurrenean

María Jesús San José, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, Máximo Casado Carrera, Langraiz Okako espetxeko funtzionarioaren oroimenezko plaka desestaltzeko ekitaldian parte hartu du gaur, haren hilketaren XXV. Urteurrena dela eta.

Gasteizko Udalak antolatutako omenaldian, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko ordezkariak ere izan dira: Alfonso Gómez, Justiziako sailburuordea; José María Bastos, Justiziako zuzendaria; eta Benito Aguirre, Espetxeen Análisis eta Ikuskaritzako Zerbitzuko arduraduna, eta beste agintari batzuk, besteak beste, Gasteizko alkatea, Maider Etxebarria; Arabako Probintzia Auzitegiko presidentea, José Luis Núñez eta Arabako Gobernuaren ordezkariordea, Mar Dabán.

Ekitaldia minutu bateko isilunea eta monolitoan jarritako plaka berriaren desestalketa izan dira, izan ere, aurreko inskripzioa ezabatu egin zen denboraren poderioz. Plakak legenda bera mantentzen du: “En memoria de Máximo Casado que dio su vida por la libertad”. ETAko komando batek hil zuen Casado, bere autoaren azpialdena jarritako lapa-bonba baten bidez. Espetxera lanera zihoala egin zuen eztanda bonbak.

Omenaldi honekin, Eusko Jaurlaritzak eta Justizia eta Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Máximo Casadoren dedikazioa eta entrega omentzen dute, memoriarekiko, justiziarekiko eta erreparazioarekiko eta indarkeriaren biktima guztien aitortzarekiko duen konpromisoa berretsiz.