Javier Diéguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak lan-bilera izan du gaur goizean Laura Caballero Kataluniako Zibersegurtasun Agentziako zuzendariarekin eta Txel Collado Komunikazio eta Herritarren Unitateko buruarekin, bi erakundeen arteko komunikazio eta harreman onak zabaltzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko helburuarekin.
Cyberzaintzak euskal ekosistema bistaratzeko antolatutako jardueren barruan egin da bisita, eta, hori dela eta, Miñanora joan aurretik, bilera egin dute Bat Dorrean zibersegurtasuneko Orbik, Nimyz, Cyber Struggle, Jakin Code, Cybertix eta Steryon startupekin.








