Hautagaitzak astelehenetik azaroaren 9ra aurkeztu ahal izango dira
Gaurtik, urriaren 27tik, hasita erroldatuta dauden donostiarrek 2026 urteko Urrezko Danborrerako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte azaroaren 9ra bitartean. Herritarrekin batera elkarteek, fundazioek, kirol elkarteek, enpresek eta Donostiako Udaleko udal-taldeek ere hautagaitzak aurkeztu ditzakete. Proposamenak interneten bidez egin ahal izango dira udalaren web atarian. Hala behar duten pertsonek, Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoetan laguntza jasoko dute online plataformaren bidez proposamena egin ahal izateko. Proposamen bakarra onartuko da pertsona edo entitate bakoitzeko.
Epe hau bukatuta, Idazkaritza Orokorrak eta Herri Partaidetza Zerbitzuak proposamenak aztertuko dituzte azaroaren 10etik 21era bitartean, eta txostenak udaleko Bozeramaileen Batzordera bidaliko dituzte.
Azaroaren 24aren eta 28aren artean, Batzordeak 3 hautagai aukeratuko ditu, gehienez. Hautagai batek Bozeramaileen Batzordearen gehiengo berezia lortuko balu, (hau da, udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren bi herenak), Urrezko Danborra zuzenean eman ahal izango dute.
Gehiengo hori lortzen ez bada, Urrezko Danborraren aukeraketa herritarrek egin ahal izango dute, bozketa bidez, abenduaren 9tik eta 15era bitartean. Horrela, 16 urtetik gorako herritar erroldatuek irabazlea hautatzeko aukera izango dute herri-bozketa bidez, udalaren webgunean edo aurrez aurre Herri Partaidetza Zerbitzuaren bulegoan, non laguntza teknikoa emango da plataforman bozkatu ahal izateko. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du. Horrenbestez, abenduaren 16an jakinaraziko luke Udalak hautagaitza saritua, boto gehien jaso duena, eta ondoren Udalbatzarrak berretsi beharko luke








