‘Bapeatzea ez da dirudiena’, lurrunaren arriskuei buruz sentsibilizatzeko eta zigarro elektronikoen kontsumoa prebenitzeko osasun kanpaina

0

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) kanpaina bat abiarazi du lurrunaren arriskuei buruz sentsibilizatzeko eta kontsumoa prebenitzeko, bereziki nerabeen eta gazteen artean, familia ingurunearen eta erreferentziazko helduen bidez. Helburua mitoak desmuntatzea da, hala nola “fruta zaporeko lurruna baino ez da” edo “ez du menpekotasunik sortzen”.