Maria Chivite Navascues Nafarroako legendakaria Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroarekin bildu da ostegun honetan. Bertan, Espainiak eta Nafarroak partekatzen duten «parekorik gabeko une ekonomikoa» nabarmendu dute, biek «enpleguko eta Gizarte Segurantzako afiliazioko zifra errekorrak» baitituzte. Ildo horretan, Chivitek zehaztu du Erkidegoa «oparotasun rankingen buru» dela herrialdean, «Europako eskualde aurreratuenen ildotik».








