Amara Berri auzoko bizilaguna poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen duela 30 urte, eta datorren larunbatean gogoratuko dute Olaeta plazan
Donostiako Udalak plaka bat jarriko du datorren larunbatean, azaroaren 8an, 1995ean poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen Rosa Zarra Marinen omenez. Ekitaldi honekin, Udalak duela bi legealdi terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimei gu-ne publikoan ikusgarritasuna emateko bultzatutako ekimenaren barruan hirian jarri ditu-en 37 plaka batuko dira.
Ekitaldia datorren larunbatean izango da, azaroaren 8an, 12:00etan, Olaeta plazan (Gozona saltokiaren ondoan). Beste batzuetan bezala, omenaldi xume bat izango da, eta bertan parte hartuko dute Jon Insausti Donostiako alkateak, udaleko taldeetako or-dezkariek eta biktimaren senideek.
Rosa Zarra Marin, 58 urtekoa, Donostiako Alde Zaharrekoa eta 6 seme-alabaren ama, etxekoandrea zen eta Amara Berri auzoan bizi zen. 1995eko ekainaren 22an, Zarra Anoetako estadiotik gertu zegoen mobilizazio batean zegoela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek sabelean jo zion. Zortzi egun geroago, ekainaren 30ean, ospitalean hil zen.
Terrorismoaren eta indarkeriaren biktimen omenezko plakak
Horrela, Udalak ekimen hau garatzen jarraitzen du gure hirian hil ziren terrorismoaren eta motibazio politikoko indarkeriaren biktimen memoria eta ikusgarritasuna espazio publikoan berreskuratzeko.
Orain arte, 36 plaka jarri dira biktima hauen omenez:
ETA-REN BIKTIMAK (29)
• Juan Maria Araluce
• José María Elícegui
• Antonio Palomo
• Luis Francisco Sánz
• Alfredo García
• Gregorio Ordóñez
• Francisco Martín
• Fernando Múgica
• Rafael Garrido
• Daniela Velasco
• Daniel Garrido
• Miguel Paredes
• Elena Moreno
• Eugenio Olaciregui
• Francisco Javier Gómez
• José Ángel Santos
• Josu Leonet,
• Juan de Dios Doval
• Miguel Ángel Iñigo
• Juan Antonio Marcos
• Manuel Orcera
• Antonio Pastor
• Moisés Cordero
• Lorenzo Motos
• Santiago Oleaga
• Ginés Pujante
• Juan Bautista Peralta
• Miguel Orenes
• Diego Fernández-Montes
KOMANDO AUTONOMO ANTIKAPITALISTAK TALDEAREN BIKTIMAK (3)
• Enrique Cuesta
• Antonio Gómez
• Juan Manuel García
DRIL TALDEAREN BIKTIKAK (1)
• Begoña Urroz
BATALLÓN VASCO ESPAÑOL TALDEAREN BIKTIMAK (1)
• María José Bravo
POLIZIAREN EKINTZAK ERAGINDAKO BIKTIMAK (2)
• Joseba Barandiaran
• Mikel Zabalza
2025/11/05-an argitaratua








