Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legea eguneratzeak aukera emanen du berrikuntzaren ekosistema indartzeko eta genero berdintasuna bermatzeko

0

Nafarroako Gobernuak Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legearen etorkizuneko eguneratzearen eduki nagusiak aurreratu ditu gaur. Lege horren zirriborroa Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) eragile nagusiei eman zaie dagoeneko, baita Gobernuko bertako departamentuei eta talde parlamentarioei ere. Eguneratze horren helburua Nafarroako ekosistema berritzailea indartzea da, egungo beharretara egokituz, eraginkortasuna eta ekitatea hobetuz eta dinamizazioa bultzatuz.