Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Donostian etxebizitza eskuragarria eraikitzeko esfortzua indartu dute

0

Denis Itxaso sailburuak eta Jon Insausti alkateak bilera egin dute euren taldeekin erakundeen arteko lehen lan saio bat egiteko

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bi erakundeen arteko goi bilera egin dute Gipuzkoako hiriburuan etxebizitzaren gaiari heltzeko. Bilera Donostiako Udaletxean egin da eta, bertan, bi erakundeen lantaldeek parte hartu dute Donostiako alkate Jon Insausti eta Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxaso buru. Bileraren arrazoia da, bi erakundeek donostiarrak dituzten beharrei erantzuteko lehentasunezko proiektuei bultzada emateko eta erakundeen arteko harremana sendotzeko erakutsitako borondatea.

Bi erakundeak pozik atera dira bileratik, eta bertan, lan giro ona izan dute. Horri esker, elkarlanean aritzek akordioa egin dute donostiarrentzat etxebizitza eskuragarri berria eraikitzeko. Donostiarrek adierazten duten arazo nagusienetako bati elkarlanean heltzeko borondatea erakutsi dute bi erakundeek bileran. Insaustik mahai gainean jarri du hirian duten logela larrialdia eta gaiari modu eraginkorrean erantzun behar zaiola adierazi du.

Jon Insausti alkateak Auditz Akular eremuan etxebizitza eraikitzeko operazioa sartu du agendan eta bertako garapen urbanistikoa sustatzeko konpromisoa hartu du. Eta horretarako Etxebizitza sailaren inplikazioa eskatu du, baita hiriari 3.000 etxebizitza ekarpena egin dezakeen proiektu honen aldeko apustu ekonomikoa egitea ere.

Itxaso sailburuak eskaera jaso du eta Auditz Akular zein Loiolako Kuarteletan elkarlanean aritzeko proposamena egin du, betiere, Txominenea II espedientea – 400 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago – eta Martuteneko kartzelaren eraistea ahaztu gabe. Martuteneko kartzelari buruz, sailburuak bere borondatea erakutsi du operazioa Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioarekin egiteko.

Ildo beretik, Itxasok gogoratu du Amara-Easo trenbidearen eremuaren garrantzia (500 etxebizitza), eta esan du elkarlanaren adibide eta beste hainbat espedienteetara esportatu beharrekoa dela, bai tramitazio urbanistikoagatik, baita babestutako etxebizitza egiteko lursail publikoen doako ekarpena egiteagatik ere.

Halaber, sailburuak Udalari eskatu dio Loiolako Erriberetako Plan Bereziaren onarpena egiteko, izan ere Eusko Jaurlaritza horren zain dago 83 zuzkidura-etxebizitza eraikitzeko lehiaketa martxan jartzeko. Azken urte eta erdian Eusko Jaurlaritzak 1.100 etxebizitza egiteko konpromisoa hartu du (aipatutakoei Lorategi Hiriko 98 etxebizitza gehitu behar ziazkie), baita zuzkidura etxebizitza berriak egiteko ere. Azken hauek bi erakundeek laster sinatuko duten jarduketa protokolo bat eskatuko dute.

Amaitzeko, Insaustik eta Itxasok borondatea erakutsi dute Etxebizitza eta Hiri Agenda sailak laster sustatuko den lurzoruaren legearen aldaketaz baliatzeko hiriarentzat garrantzi handiko garapen urbanistikoak azkartzeko eta bideragarri egiteko.