Basque Segurtasun Foroak bederatzigarren bilera egin du gaur arratsaldean Oarsoaldean. Errenteria, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo 35 ordezkari sozial, ekonomiko eta instituzional inguruk parte hartu dute segurtasunaren inguruan ikuspegi integral batetik hausnartzeko dinamika parte-hartzailean. Topaketaren helburua da esperientziak eta proposamenak jasotzea, inguru horretan dauden eta etorkizunean izango diren segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko: prebentzioa, larrialdien kudeaketa, zibersegurtasuna, bide-segurtasuna edo bizikidetza, besteak beste. Errenterian egindako bileran Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak eta Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak parte hartu dute, baita Gurutze Gorriko, merkatarien elkarteetako, hezkuntzako, udaltzaingoetako, SOS Arrazakeriako, Ertzaintzako, Osakidetzako, kiroletako eta inguruko enpresetako ordezkariek ere, besteak beste.
Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan
Horrela, Basque Segurtasun Foroak aurrera du, Bilbon, Laudion, Urola Kostan, Lea-Artibain, Debabarrenan, Ezkerraldean, Enkarterrin eta Araban egindako topaketen ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, udalen eta Euskadiko beste gizarte-eragile batzuen arteko partaidetza- eta elkarrizketa-gune egonkor gisa finkatu da.
Foroa parte-hartze prozesu bat da, segurtasunari buruzko diagnostiko partekatu bat ikuspegi integral batetik eraikitzeko. Prozesu horretan, hainbat erakundek, elkartek eta eragilek topagune bat izango dute, kezkatzen dituzten segurtasunarekin lotutako gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…
Gaur Errenterian egin den bileraren ondoren, hurrengo hitzordua Guardian izango da, azaroaren 27an.






