Gaurtik, asteazkena, ostiralera arte, Infusio eta Sarbide Baskularreko Espainiako Elkarteak (SEINAV) Sarbide Baskularren Kongresu Nazionalaren XII. edizioa eta Infusio Terapiari buruzko Nazioarteko I. Kongresua egingo ditu Baluarten. Topaketak 500 profesional baino gehiago bilduko ditu. Batzorde antolatzaile eta zientifikoa Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (NOU) erizaintzako eta medikuntzako profesionalek osatzen dute, besteak beste.









