- Topaketan Errioxako eta Arabako Mendialdeko 35 tokiko eragilek parte hartu dute.
- Talde dinamika baten bidez, gonbidatuek lurraldean eragina izan dezaketen segurtasun-erronka desberdinak jorratu dituzte: larrialdien kudeaketa, zibersegurtasuna, droga-trafikoa…
Basque Segurtasun Foroak hamargarren bilera egin du gaur arratsaldean Laguardian, Araban udal-mailan egin den lehenengoa. Bilera horretan Errioxako eta Arabako Mendialdeko gizartearen, ekonomiaren eta erakundeen esparruko 35 ordezkariek parte hartu dute, esperientziak eta proposamenak jasotzeko eta, horrela, eremuko egungo eta etorkizuneko segurtasun-erronken aurrean erantzun bateratua hobetzeko.
Talde-dinamika baten bidez, eskualde horietako segurtasun integralaren hainbat eremuren eragina aztertu dute: emakumeen aurkako indarkeria, droga-trafikoa, larrialdien kudeaketa, klima-aldaketaren eraginak, herritarren segurtasuna, ziberdelinkuentzia, desinformazioa eta aginpidearen eta balioen galera, besteak beste.
Topaketan izan dira Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua; Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordea; Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria; Arraia-Maeztu, Baños de Ebro/Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Elciego, El Villar/Billar, Kripan, Labastida/Bastida, Lagran, Laguardia, Lanciego/Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda de Álava/Moreda Araba, Navaridas, Oyón/Oion, Peñacerrada-Urizaharra, Samaniego, Harana/Valle de Arana, Vilabuena de Álava/Eskuernaga, Yécora/Iekora eta Zambrana udalerrietako ordezkari instituzionalak; eremu horretako udalerrietako administrazio-batzarretako ordezkariak; eta Ertzaintza eta udaltzaingoetako, Babes Zibileko, Osakidetzako, ikastetxeetako, garapen-agentzietako eta upategi, nekazari, abeltzain, emakume eta erretiratuen elkarteetako eta merkataritzako eta ostalaritzako tokiko beste hainbat eragile.
Prozesu parte-hartzailea Euskadi osoan
Basque Segurtasun Foroak Euskadiko lurraldeetan barrena hasitako bidearekin jarraitzen du, Oarsoaldea, Bilbo, Aiaraldea, Urola-Kosta, Lea-Artibai, Debabarrena, Ezkerraldea, Enkarterri eta Araban egindako topaketen ondoren, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru aldundien, udalen eta Euskadiko beste gizarte-eragile batzuen arteko partaidetzarako eta elkarrizketarako gune egonkor gisa finkatu da.
Parte hartzeko prozesu horren helburua da segurtasunari buruz ikuspegi integral batetik diagnostiko partekatua egitea. Prozesuak hilabeteak beharko ditu, eta hainbat erakunde, entitate eta eragilek bertan topagune bat izango dute segurtasunarekin lotuta kezkatzen dituzten gaiak lantzeko: herritarren segurtasuna, larrialdi klimatikoa, mugikortasuna, ekitaldi handiak, zibersegurtasuna, larrialdiak…
Laguardiako gaurko topaketaren ondoren, hurrengo hitzordua datorren asteartean, abenduaren 2an, izango da Santurtzin.








