Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak eta Bilboko Portuko Agintaritzak bilera egin dute gaur goizean portuko instalazioetan. Bilboko Portuko agintaritza berria izendatu zutenekin bi aldeek egin duten lehenengo bilera izan da gaurkoa. Bingen Zupiria segurtasuneko sailburua eta Ivan Jiménez Portuko Presidentea izan dira batzarraren buru. Bileran segurtasun sailetik Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailburuordeak, Asier Erkoreka segurtasuna koordinatzeko zuzendariak, Victoria Landa Ertzaintzako zuzendariak eta Josu Bujanda Ertzaintzako buruak parte hartu dute, Ertzaintzako beste ordezkari batzuekin batera eta Bilboko Portuaren aldetik bertan izan dira Toño Aiz zuzendaria, Alberto Ojanguren Segurtasuna, Osasuna eta Ingurugiro departamentuko burua eta Jorge Arce Segurtasun burua.
Gaurko batzarrean besteak beste Bilboko Portuko segurtasun edota Ertzaintzak portuaren segurtasunerako dituen neurriak eta aurreikuspenak aztertu dituzte.








