Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea «Patio irekiak Plan Onean» programaren bidez

0

Donostiako Udalak bat egin du Hiri Hezitzailearen Nazioarteko Egunarekin

Donostiako Udalak, Rece-ko (Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarea) kide gisa eta Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteko (AICE) kide gisa, bat egin du ospakizun horrekin, eta hiri hezitzaile gisa duen konpromisoa berretsi du. Horretarako, udal-atalen artean eta udalerriko hezkuntza-eragileekin sinergiak sortzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, Donostia ikaskuntzen, herritartasunaren eta gizarte-eraldaketaren benetako laborategia izan dadin.

«Patio Irekiak Plan Onean» Programa

Horien artean nabarmentzen da, «Patio irekiak plan onean» programa, Donostiako bi ikastetxetan (Hegoa eta Herrera) garatzen ari dena. Hain zuzen ere, programa horietako jardueretan izan dira ostiralean Donostiako Udaleko Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari Iñigo Garcia eta Stefan Mayer, Madrilgo CSAI Fundazioko gerentea.

Iñigo García Villanueva zinegotziak honako hau adierazi du: «Gaur, Hiri Hezitzailearen Astearen barruan, egun garrantzitsu bat ospatzen dugu, baina benetan garrantzitsua dena da konpromiso hori ez mugatzea egutegiko egun bakarrera. Horrelako jarduerek erakusten dute Donostian urte guztian lan egiten dugula haurrek espazio seguru, osasungarri eta irisgarriak izan ditzaten, batez ere gure auzoetan. Osasunaren, jarduera fisikoaren eta familiei laguntzearen aldeko apustua egitea eraiki nahi dugun hirian aukera-berdintasunaren eta ongizatearen aldeko apustua egitea da».

Emaitzak

2024-25 ikasturtearen amaierarako, programa hori haur askorengana iritsita zegoen ikastetxe horietan:

  • jarduera fisikoan 60 haur zeuden izena emanda
  • esku-hartze osasungarrietan 558 ziren parte-hartzaileak eta
  • denera, 637 pertsonari eragiten zien. Horrez gain, 300 ordu baino gehiagoko saioak egin dira jarduera fisikoa, tailer osasungarriak eta familiekin egindako lana kontuan hartuta.

2025-2026 ikasturteari begira, helburua da programa finkatzea eta ikastetxeko haur eta familia gehiagorengana iristea, astean jarduera fisikoko bi ordu eta ohitura osasungarrietako ordu bat eta hilean familientzako tailer espezifiko bat eskainiz.