Lurralde Kohesioak Nafarroako toki entitateen finantza egoeraren sendotasuna eta egonkortasuna baloratu ditu, erronka handietan aurrera egiteko eta herritarren bizitza hobetzeko

0

Jesús María Rodríguez Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesioko Departamentuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak baieztatu duenez, “sendoa eta egokia da 2022an onetsitako toki finantzaketarako eredu berria, eta, horri esker, Nafarroako toki entitateei finantzaketa egonkorra, ekitatiboa eta nahikoa eman ahal izan zaie, ziurtasuna eskaintzeko eta herritarren bizitza hobetzen duten politika publikoak epe ertain eta luzera planifikatzeko aukera emateko”.