Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak ehun ibilgailu baino gehiago identifikatu dituzte Buesa-Arena pabiloiaren ondoan egindako trafiko-kontrol batean

0

Bart, Gasteizko ertzain-etxeko herritarrak babesteko ertzainek, Ertzaintzaren Arabako Trafikoko Lurralde Unitateko eta Udaltzaingoko herritarrak babesteko agenteekin batera egindako dispositibo batean 109 ibilgailu eta 124 pertsona identifikatu dira. 23 ibilgailu salatu dira.

Atzo, larunbata, 21:00ak pasata, Gasteizko ertzain-etxeko herritarrak babesteko agenteek, UTTAko eta Udaltzaingoko agenteekin batera, trafiko-kontrol bat ezarri zuten Buesa-Arena pabiloiaren inguruan, sare sozialen bidez ibilgailu asko geratu zitezkeela jakin baitzuten.

Dispositiboan 109 ibilgailu eta 124 pertsona identifikatu zituzten. 23 ibilgailu zigortu zituzten, horietatik 15 erreforma garrantzitsuak egiteagatik, 2 indarrean dagoen IATrik ez izateagatik eta 6 pneumatikoengatik. Ibilgailu horietako 4 ibilgetu egin zituzten udaltzaingoaren egoitzan, eta pertsona bat zigortzeko proposatu zuten, substantzia estupefazienteak edukitzeagatik Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa urratzeagatik.

Miranda de Ebroko Udaltzaingoaren bidez jakin zenez, Gasteizko kontrola amaitu ondoren, hainbat ibilgailu legez kanpoko lasterketak egiten antzeman zituzten herri horretan.