García kontseilariak nabarmendu duenez, Nafarroan energia berriztagarriak “benetan bultzatu” dira azpiegitura, teknologia eta talentu berrien bidez

0

Juan Luis García Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak Energiaren eta Hidrogeno Berdearen Plan Osagarriaren amaierako ekitaldian parte hartu du gaur goizean, Puertollanon (Ciudad Real), eta nabarmendu du programak “benetako bultzada” ekarri duela azpiegitura eta teknologia berriak abian jarriz eta talentua erakarriz. “Orain, lan hori guztia industriari transferitzea da misioa, sortutako ezagutza hori garapen ekonomiko bihurtzeko eta Nafarroak sektore horretan duen posizio nabarmena indartzeko”, adierazi du.