Kalean edo bizitegi-bazterketa egoeran dauden 30 gaztek ostalaritzako eta logistikako prestakuntza jaso dute azken hilabeteetan, Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Elizbarrutiko Caritasek diseinatutako proiektu pilotu batean. Proiektu horrek etxerik gabeko edo bizitegi-bazterketako egoeran dauden gazteei laguntza integrala ematearen alde egiten du, eta prestakuntza da bere ardatzetako bat.







