‘Expodistrito’ programaren edizio berria

0

EXPODISTRITOBilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen ohiko zikloa urtarriletik aurrera ekingo dio berriro bere jarduerari, argazki, pintura eta narratiba grafikoko proposamenak eskainiko dituen edizio berri batekin.

Urtarrilaren 8tik, osteguna, eta martxoaren 31ra arte, Bilboko auzoetako Udal Zentroek ziklo honetako erakusketak hartuko dituzte. Atal berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udal Etxeetan eta Basurtoko barrutian dagoen La Perrera espazio soziokulturalean izango dira ikusgai Expodistrito proposamen artistikoak.

Edizio honetan parte hartuko duten artisten artean daude Maite Márquez Peña eta Charo Castaño Alaejos (margolariak) artista plastikoak, Luis Lozón de Cantelmi Medina, Lore Maitane Gardelle Aldazabal eta José Manuel Zubiete Soler argazkilariak, eta hamar bat komiki-egile palestinarrak.

Proposamen artistikoak hiriko udal zentroetan eta La Perrera espazioan erakutsiko dira, Bilboko bizilagunek Expodistrito programazio berriaz goza dezaten.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

MAITE MÁRQUEZ PEÑA. “Alivio”

Erakusketak artista plastiko honen akriliko arinen eta akuarelen bilduma bat biltzen du. Sortzaile honek, estilo abstraktu eta figuratibo baten bidez, bere esperientzia pertsonala adierazi nahi dio publikoari, sentipenetan eta hausnarketan oinarrituta osasunaren indarberritze luze batek markatu duena.

  • Urtarrilak 8-29 / Begoña Udaltegia
  • Otsailak 2-13 / Castaños Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / Abando Udaltegia
  • Martxoak 3-16 / San Francisco Udaltegia
  • Martxoak 18-31 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia

LUIS LOZÓN DE CANTELMI MEDINA. “Fotoesías”

Hitz batean, liburu bat

liburu batean, beti istorio bat

istorio horretan argazki bat

eta argazki batean, une bat eta bere memoria.

Gaur nire obra erakutsi eta oparitzen dizuet

fotoesiak izendatzen ditut

hitz batzuez eta hemengo

eta eguneroko irudiez osatua.

Nik ez dut ezer asmatu, batu besterik ez nituen egiten

eta niretzat eta nire adierazpenarentzat, lagundu egiten didate, kementsu elkartuta.

  • Urtarrilak 8-29 / Santutxu Udaltegia
  • Otsailak 2-13 / San Frantzisko Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Martxoak 3-16 / Abando Udaltegia
  • Martxoak 18-31 / Errekalde Udaltegia

Bisita gidatua martxoaren 12an, osteguna, 19:00etan, Abando Udal Zentroan.

CHARO CASTAÑO ALAEJOS. “Fragmentos de sensibilidad”

Irudiak eta sentsazioak kolorearekin amalgamatzeko etengabeko ahalegina osatzen duten akuarelen erakusketa, hori baita egilearen lanaren funtsa. Koloreak eta haien tenperatura aukeratzea erabakigarria izan da ikuslearen begirada erakartzeko eta kolorearen eraginez bihotza mugitzen den mundu fantastiko batean murgiltzeko. Charo Castaño Alaejosen akuarelen gai nagusiak lore-bodegoiak, paisaia hotzak, hiri-eszenak eta abstraktua dira.

  • Urtarrilak 8-29 / San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Otsailak 2-13 / Begoña Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / La Bolsa Udaltegia
  • Martxoak 3-31 / Otxarkoaga Udaltegia

LORE MAITANE GARDELLE ALDAZABAL. “Synergy”

Argazki abstraktuak mundu oniriko bat legez, errealitatetik ihes egiteko eta mundua kolorearen eta forma organikoen bidez ikusteko. Izaera barnerakoia du, eta autorearentzat arte abstraktua bide bat da emozioak eta sentimenduak islatu eta besteengana hurbiltzeko. Mundu pertsonal batean murgiltzeko modu bat, non irudi bakoitzak sentimendu eta istorio ezberdinak ekartzen dituen.

  • Urtarrilak 8-29 / Castaños Udaltegia
  • Otsailak 2-13 / Santutxu Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / Begoña Udaltegia
  • Martxoak 3-16 / La Bolsa Udaltegia
  • Martxoak 18-31 / La Perrera

ASKOTARIKO ARTISTAK. “Pakistán, una cultura por descubrir”

Pakistan herrialde bat baino askoz gehiago da: antzinako tradizio, adierazpen artistiko eta kontrasteen arragoa da, kultur esperientzia zirraragarri batean bat egiten dutena. Erakusketa honek murgiltze-bidaia batera gonbidatzen gaitu. Pakistan argazkien bidez esploratzen da eta aniztasuna eta erresistentzia nola konbinatzen diren erakusten digu, Asiako hegoaldeko panorama paregabe bat eskaintzeko. Pakistanek Espainian duen enbaxadaren laguntzarekin eskainitako erakusketa.

  • Urtarrilak 8-29 / Abando Udaltegia

Inaugurazio ofiziala, urtarrilaren 12an, 19:00etan.

JOSÉ MANUEL ZUBIETE SOLER. “Basa bizitza, Vida silvestre”

Gorbeiako Parke Naturala ez da soilik paisaia, tontorrak, ur-jauziak eta abar. Bizitza asko dauka, bai parkean eta baita inguruetan ere. Basoa Bizitza bere baso, zelai, aire eta uretan bizi diren izakien argazki erakusketa txiki bat da. Askotan ikusten ez baditugu ere, hor daude, eta konturatu behar dugu beren etxetik mugitzen garela eta errespetu handienarekin egin behar dugula.

  • Urtarrilak 8-29 / La Bolsa Udaltegia
  • Otsailak 2-13 / Otxarkoaga Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / Castaños Udaltegia
  • Martxoak 3-31 / Santutxu Udaltegia

CÓMIC PALESTINO. “Ahots propioak, oihu kolektiboa / Voces propias, grito colectivo”

Hau ez da soilik erakusketa artistikoa bat: existentziaren baieztapena da, hegemonia zalantzan jartzea eta Palestinako narratibaren indar iraunkorraren lekukotasuna. Tinta-trazu bakoitzean eta narrazio-bineta bakoitzean, komiki hauek ahanzturaren aurkako ukapena dira, istorio palestinarrak kontatzen, marrazten eta partekatzen jarraituko direla aldarrikatzen duen oihu kolektiboa, justizia iritsi arte.

EGILEAK: Leila Abdelrazaq, Iasmin Omar Ata, Sara Shehadeh, Hassan Manasrah, Hamza AbuAyyash, Khaled Jarrada, Shahd Alshamali, Dania Omari, Samir Harb, Mohammed Sabaaneh.

  • Urtarrilak 8-29 / La Perrera
  • Otsailak 2-13 / Abando Udaltegia
  • Otsailak 17-27 / San Frantzisko Udaltegia
  • Martxoak 3-16 / Begoña Udaltegia
  • Martxoak 18-31 / Castaños Udaltegia

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da; hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztu nahi due, baita dagoeneko ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izan ere. Artearen eta sormenaren sektoreari laguntzeko ekimen hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen hiribilduko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da.

Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udaltegietan bertan, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus