Segurtasuneko sailburuak eta Donostiako alkateak hiriko segurtasunaren inguruko kezkak partekatu dituzte elkarren arteko lehen bileran

0

Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eta Donostiako alkate Jon Insaustik elkarren arteko lehen bilera egin dute gaur Insausti alkate izendatu zutenetik. Bileran hiriko segurtasunaren inguruko kezkak partekatu dituzte Zupiriak eta Insaustik. Segurtasuneko sailburuak eta Donostiako alkateak sor daitezkeen arazoei Ertzaintza eta Udaltzaingoaren arteko elkarlan eta koordinazioarekin aurre egitearen alde egin dute. Gainera, udaltzainen formazioan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin lankidetzan jardutearen garrantzia ere azpimarratu dute.

Bestalde, Egian egingo den Ertzaintza  eta Udaltzaingoaren komisaldegiaren lanen inguruan hitz egin dute. Lanak 2027rako bukatuta egotea aurreikusten da.