Iruneko geltoki berriaren eraikuntzan egindako aurrerapenek aldirietako maiztasunak berreskuratzea ahalbidetuko dute

0

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak, José Antonio Santano Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Estatu-idazkariarekin batera, Adifek Irunen eraikitzen ari den tren-geltoki berriaren lanen erritmo ona egiaztatu du. Lan horiek behin betiko amaituko dira datorren udako sasoiaren baino lehen.

Bidaiarientzat urtarrilaren 13, asteartea irekiko den azpiegitura honetako aurrerapenei esker, obrak zirela eta galdu ziren aldirietako tren-maiztasunetako zati bat berreskuratu ahal izango da. Zehazki, nasa berriaren zerbitzua martxan jartzearekin batera, lau aldirietako zerbitzu berri sartuko dira noranzko bakoitzean lanegunetan, urtarrila amaitu baino lehen.

«Pixkanaka zerbitzua herritarrentzat berreskuratzen ari gara, eta gainera azpiegitura hobeekin egiten dugu», adierazi du García Chueca sailburuak. «Arrazoi horregatik, eskerrak eman nahi dizkiot Ministerioari zein Adifi egiten ari diren lanagatik, eta baita herritarrei ere, pairatutako eragozpenen aurrean izan duten pazientziagatik; eragozpen horiek pixkanaka nola murrizten ari diren ikusten ari gara», amaitu du.