Tuterako Reina Sofia Ospitaleak seinaleak berritzeko prozesuari ekin zion joan den abenduan, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralean ezarritako jarraibideen arabera. Plan hori Navarra Más Accesible fundazioak idatzi du, eta, 2025ean, ospitaleratzeko 20 komun eta 0 solairua birmoldatzea ere eragin du, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta pazienteen esperientzia hobetzeko.






