1.305.003 pertsonak bisitatu dute Guggenheim Bilbao Museoa 2025ean

0

Publikoaren babesari esker, 2025. urtea oso positiboa izan da Guggenheim Bilbao Museoarentzat; izan ere, 1.305.003 bisitari izan ditu, 2024. urtean baino 3.660 gehiago. Maiatza, ekaina eta uztaila inoizko hilabeterik onenak izan dira, eta horri esker aurtengo uda Museoaren historiako bigarren udarik onena izan da, 2023. urtekoaren atzetik. Museoak Miren Arzalluz Zuzendari Nagusi berriaren zuzendaritzapean ekindako bidea ezin hobeto hasi dela berresten du balantze bikain horrek.

Jatorri geografikoa kontuan hartuta, atzerritarren ehunekoa handitu egin da aurreko urtearen aldean (guztizkoaren % 69 izan dira), batez ere Frantziatik (% 15), Alemaniatik (% 9), Britainia Handitik (% 9), Estatu Batuetatik (% 6) eta Italiatik (% 5) etorritakoena. Euskal Autonomia Erkidegoko publikoa % 10 izan da, eta Estatuko gainerako herrialdeetako bisitarien ehunekoa, berriz, % 21. Aurreko urteetan bezala, Katalunia (% 4) eta Madril (% 4) nabarmendu dira.